LARUNBATEAN DURANGORA!!!

2008/03/31

Gazteon etorkizunaren alde eta AHTaren aurka. durangaldeko gazteok zita daukagu larunbatean Durangon. Kartelean klikatuz gero egitaraua ikusteko aukera daukazue. Informazio gehiagorako HEMEN klikatu.

Ostiralean eta larunbatean AHTaren aurka mobiliza zaitez!

Badator hilero bezala Abadiñoko Gazte Asanbladak AHTaren aurka antolatzen duen hileko lehen ostirala. 18:00etan Zelaieta auzotik tren erraldoi bat igaroko da eta 19:30etan elkarretaratzea burutuko dugu semaforoetan beti bezala. Larunbatean aldiz, denok durangora!!!

Abadiñoko Gazte Asanblada ere Lezon izan zen.

2008/03/25

Aurtengoan ere, Gazte topagunera joan giñen Abadiñoko gazte asanbladakoak. Kanpin dendek gutxi aguantatu bazuten ere, eguraldiari aurre egin genion! Argazkia zelaietako autobus paradan ateratakoa da topagunera joan aurretik. Pena bat da matienako gazteekin batera argazkirik atera ez genuela. Beste baten...

Bideo foruma egon da gaztetxean

2008/03/14

Gaur arratsaldeko 18:00etan bideo foruma izan da gaztetxean. Nahiz eta partehartze txikia izan, benetan merezi duen filma eta azalpenak ikusteko aukera izan ditugu. Gogoratu gaur gauean asanblada dagoela.

LARUNBATEAN ZORNOTZARA!!! AHT GELDITZERA GOAZ!!!

2008/03/13

Zornotzako AHT Gelditu elkarlanak antolatuta, manifestazioa izango da larunbat honetan 18:00etan Referendum plaza "patatatik" hasita. informazio gehiagorako HEMEN klikatu

Durangaldeko gazteok Apirilaren 5ean zita daukagu Durangon!

Pasadan urtean bezala Durangaldeko Gaztetxe eta Gazte Asanbladek AHTaren aurkako eguna antolatu dugu Apirilaren 5erako Durangon. Eztabaidak, antzerkiak, manifestazioa, ekitaldia, kontzertuak eta beste milla ekimen izango dira goizetik hasita. Laister egitaraua jarriko dugu.
Informazio gehiagorako HEMEN klikatu.

Abadiñoko institutoko jolasorduetan kalera irten ahal izateko borrokan ari dira!

2008/03/11

Abadiñoko institutoko Ikasle Abertzaleak azken hilabeteotan borrokan dabil jolasorduetan eskola eremutik kanpora irten ahal izateko eskubidea lortu asmotan. Asanblada jendetsuak, ikasleen gehiengoen sinadurak, moskeo kanpaina, instituto kanpoan enkartelada jendetsua

jolasorduan...
Informzio gehiagorako HEMEN klikatu. ARGAZKI GALERIA ikusgai!

AHTaren aurka kalera irten giñen hileko lehen ostiralean

2008/03/10

Hileroko lehen ostiraletan bezela, 18:00etan ekimena zegoen iragarrita. Baserritarrez, langilez eta politikariz jantzi eta semaforoetan parodia burutu genuen.

Beti bezela, hileko lehen ostiral honi bukaera emateko elkarretaratzea burutu genuen semaforoetan.

MARTXOAK 8 KALERA!!! 14ean GAZTETXERA!!!

2008/03/05

Martxoak 8an emakumearen nazioarteko eguna dela eta hainbat mobilizazio izango dira. Beraz, adi egon eta mobiliza zaitez zu ere. Gai honekin lotuta martxoak 14ean "el calentito" izenburuko bideo foruma izango da gaztetxean 17:30etan

Ostiralean AHTaren aurka mobiliza zaitez!!!

2008/03/04

Hileko lehen ostiral guztietan bezala Abadiñoko Gazte Asanbladak AHTaren aurkako enkartelada burutzen du 19:30etan Zelaietako semaforoetan. Hile hontako ekimena aldiz, parodia bat bide bazterrean egitea izango da, beraz, imaginasioa erabili eta AHTarekin serikusia duen jantzirenbat ekarri. Gauean ez ahaztu hitzaldia izango dela gaztetxean.

Egun polita larunbatekoa Abadiñon

2008/03/03

Larunbatean goizean goiz, AHTaren aurkako mendi martxa burutu zen Durangotik Abadiñora. Mendi martxako KRONIKA eta ARGAZKI GALERIA ikusgai daude.
Bitartean Bizkaiko bertsozale egunari hasiera eman zitzaion trikipoteo batekin. Honeri bazkari batekin jarraipena emango genion eta bazkaloztean bertso saioa izan genuen ikusgai. Arratsaldeari bukaera emateko bertsopoteo bereziak Abadiñoko taberna ezberdiñak bisitatu zituen.

Gabe partean Amaiurren eskutik erromeria izan genuen gaztetxean. Bizkaiko bertsozale gazteen eguneko ARGAZKI GALERIA ikusgai

Umeentzako txokolatada izan zen ostiralean gaztetxean

Hilero bezala, Zelaieta herri eskolako umeek txokolatada izan zuten gaztetxean. Oraingo honetan otsailean zehar urteak bete dituzten umeak zoriontzeko. Ondoren gazte topaguneko aurkezpena izan zen, eta bertara 25 gazte inguru gerturatu ziren.