Beti bezela, urte guztiko jaietarako pegatinak aterako ditugu San Blas jaietan.

2008/01/29








Urtero, San Blas jaiak aprobetxatuz, urte guztiko jaietarako pegatinak ateratzen ditugu. Aurtengoan pegatina bat izan beharrean, 7 ezberdin eta txikiagoak egin ditugu. San Blasetan borondatearen truke izango dituzue eskuragarri.
Informazio gehiagorako HEMEN klikatu

Txitxiburduntziarekin San Blas jaietako egitarauari hasiera eman diogu.

2008/01/28

Aspaldi ez genuela txitxiburduntzirik antolatzen eta jentearen erantzuna ikusita hurrengo urteetan egun hau ospatzeko aukera izango dugula argi izan! Tamalez gazte gutxi hurreratu dira bertara, gehiena adin handiagoko jendea izan bait da. Ea hurrengo batean animatzen zareten eh!
Txabolaren muntaketaren ARGAZKI GALERI osoa ikusgai!

AHTaren aurkako murala margoztu dugu

2008/01/26

Jaiak datozela aprobetxatuz, AHTaren aurkako murala margoztu dugu gaztetxe ondoan daukagun txabolan. Gogoratzeko, datorren hillean ez dela AHTaren aurkako lehenengo ostirala egingo jaiak direla eta. Bestalde, San Blas egunean 12:00etan gaztetxetik manifestazioa hasiko da. ANIMATU!

Badatozela San Blasaaaaaaaaak!!! ETORRI LANERA!!!

Beti bezala, gaztetxean txabola bat jartzen dugu barraren atzekaldean almazen moduan erabiltzeko. Aurten ere txabola handiagoa egiten gaude AHT gelditu elkarlanak bertan barra jarriko bait du.

Disfraz egunean kontzertuak!

2008/01/23

Hauek dira San Blas jaietako lehenengo larunbatean izango diren musika taldeak. Gogorarazteko, disfraz eguna da hau, beraz mozorrotzera eta Abadiñora gerturatzera denok zaudete gonbidatuta. Txosnak ere irekiko dira egun honetan.

"Los hermanos bolinga" Gaztetxean izango dira "Puestos en libertad" antzezlanarekin

2008/01/18

Otsailak 10ean (Igandea), San Blas jaiei bukaera emateko antzezlana izango da gaztetxean. "Los hermanos bolinga" izango dira artistak "Puestos en libertad" antzezlanarekin. Beraien triptikoa ikusteko klikatu marrazkian edota beraien web gunera joateko klikatu hemen.

San Blasetan EGIN SALTO GAZTETXERA!!!

2008/01/16

Kartelean klikatuz gero, San Blas jaietako egitaraua ikusteko aukera izango duzue. Bigarren larunbateko egitaraua guztiz zehaztu gabe dago. Hori dela eta, egun hortarako beste kartel bat aterako da. Oraingoan aitzakia badaukazu! ZATOZ GUREKIN eta SALTO EGIN GUREKIN!!!

San Blas jaietako 2.astebururako txosnek egitaraua kaleratu dute.

2008/01/14

Lehenengo urtea da txosnen artean zerbait antolatzen dela San Blas jaietan. Helburua, jaietako 2. asteburua bultzatzea da. Hori dela eta ostiralean kontzertuak izango dira txosnagunean, eta zapatuan trikipoteoa eta gero bazkaria karpan. Traña-Matienako jaietarako ere egitaraua kaleratuko dutela iragarri dute. Laister gaztetxeko egitaraua jarriko dugu.

AHTaren aurkako kalejira izango da San Blas egunean

Aurten ere, AHTaren aurkako kalejira prestatu du Abadiñoko AHT Gelditu elkarlanak San Blas egunerako. Eguerdiko 12:00etan irtengo da kalejira gaztetxetik eta orkresta musika taldeak alaituko du martxa.

San Blas jaietako turnoetan apuntatzeko pasa zaitez gaztetxetik!

2008/01/09

Urtero lez, San Blas jaietarako turnoak betetzear daude oraindik. Guztira 110 pertsona behar dira bai gaztetxeko eta txosnako turnoetarako. Honeri, muntaketa, garbiketa eta musika taldeentzako afarien turnoak gehitu behar zaizkio. Beti bezala, zure laguntza behar dugu. Pasa gaztetxetik eta apuntatu turnoren baten!

Ostirala, gero eta hurbilago!!!

2008/01/07

4 egun soilik geratzen dira Etxebizitza eskubidearen aldeko manifestazioarako. Dagoeneko kartelak eta pankartak jarriak ditugu. Gogorarazteko, 18:30 etan geratu gara gaztetxean kotxeetan joateko. Manifestazioa 19:30etan hasiko da Guggenheim-etik. Hau dela eta, ostiraletako asanblada beranduago hasiko da.

Etxebizitza eskubidearen alde, ostiralean Bilbora!!!

2008/01/06

Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Koordinadorak Urtarrilaren 11rako hainbat manifestaldi deitu ditu Euskal Herriko hiriburuetan. Guri nola ez, Bilbora joatea dagokigu. Manifestazioa 19:30etan abiatuko da Guggenheimetik eta bertara kotxean joan nahi duenak 18:30etan Gaztetxean agertzea baño ez dauka.
Informazio gehiagorako klikatu HEMEN

DAGOENEKO SAN BLAS JAIAK USAINTZEN HASIAK GARA!!!

2008/01/03

Hile bat baño ez da falta san blas jaiak heltzeko, eta are gutxiago jaiak prestatzeko. Gaur 19:00etan izango den gazte asanbladan gehien bat San Blas jaien inguruan hitz egingo dugu. Betiko lez, jaietarako egitaraua kaleratuko dugu eta nola ez, txosna ere jarriko dugu. 2 asteburu izango dira aurtengoan ere, San Blas eguna "otsailak3" igandea delarik. Gazte Asanbladatik 2. asteburua potentziatzen ekingo diogu. Laister egitarauaren berri izango duzue. San Blasetan badakizue, EGIN SALTO!