Abadiñoko jaietan txosnagunea arratsaldeetan zabalik.

2011/04/21

Apirilaren 29, 30 eta maiatzaren 7, 14, eta 21ean Abadiñoko txosnaguneak 22:00etan zabaldu beharrean 20:00etan zabalduko ditugu. Hori dela eta Traña - Matiena auzoko jaietarako arratsaldetako giroa alaitzeko parrillada ezberdinak eta kontzertuak antolatu ditugu txosnen batzordetik.

ABADIÑOKO JAIAK

2011/04/08


Hona hemen Abadiñoko jai batzordeak herriko jaietarako antolatu dituen kontzertuen kartela. Laister egitarauaren berri emango dizuegu. Gazte asanbladako egitaraua oraindik osatzen gabiltza eta dena lotu bezain laister argitaratuko dugu.

Traña-Matienako jaiak

2011/04/03


Apirilaren 27an donien atxaren igoerarekin batera hasiko dira aurtengo Traña-Matiena auzoko jaiak eta 2 asteburu luzatuko dira maiatzaren 8ra arte. Aurten ere, 10 txosnek osatuko dute txosnagunea eta beti bezala traña plaza ondoko parkinean kokatuko dira. Abadiñoko gazte asanbladatik txosna jarriko dugu ere.