PARTIDA EZ DA BUKATU!!!

2009/06/01

Eztabaidekin eman genion hasiera larunbatean Otxandioko jaialdiari. Hemendik aurrera durangaldeko koordinadorak eta gazte asanbladek egin beharrekoak zehaztu genituen.

Eztabaidak luzerako jo zuten eta trikipoteoa berandu baña egin genuen. Egun hau antolatzen lagundu duten tabernetatik egin genuen trikipoteoa

Bazkarian 130 lagun inguru elkartu giñen. Beroaren gainetik gerizpea aurkitu eta bapo bapo bazkaldu genuen.

Bazkaldu ostean, Otxandioko plazan dagoen aterpean antzerkia ikusi genuen

AHTaren aurkako eta gaztetxeen defentsako Kalejira jendetsuari eman genion hasiera Otxandioko kaleak zeharkatuz.

Banderola eta pankartak nagusi izan ziren pankartaz beteriko herritik egindako manifestazioan

Zornotzako zaparrada batukada taldearen laguntzaz manifestazioak alaitasun ikutu bat hartu zuen. Manifestazioari ekitaldi batekin eman genion amaiera Otxandioko plazan.

Manifestazioa bukatuta, playback gaztetxeroari eman genion hasiera. Gutxi izan ziren playback-ean parte hartutako gazte asanbladak baña kalitate oneko ikuskizunekin harritu gintuen bertan hurbildutako jendetsari.

Gauean durangaldeko gaztetxe eta gazte asanbladen bideoa ikusi eta gero kontzertuei eman genien hasiera plazan.

Plazako kontzertuak Desperdizio, Halbstarke eta disorders izan ziren. Plaza handi geratu bazen ere bertan bildutakoak kalitate oneko kontzertuekin ederto gozatu genuen.

Eguna ondo bukatzeko, gaztetxean delirium tren-ez eta erromeria izan genituen goizeko ordu txikiak arte.
Informazio gehiagorako klikatu HEMEN
Egun honekin bukaera ematen diogu durangaldeko gaztetxe eta gazte asanbladek urte hasieran hasitako "partida ez da bukatu" kanpainari. Baña hemen ez da amaitzen ezer, gaztetxeen defentsan eta AHTaren aurka lanean jarraituko dugula argi utzi dugu eta utziko dugu.

0 Comments: