2011/10/03
Datorren URRIAREN 8a, larunbata, GAZTETXEA GARA! lelopeko MANIFESTAZIO INTERNAZIONALA burutuko da KUKUTZAren alde
Gaztetxeak beharrezkoak dira, bai Errekalden, Euskal Herrian eta Mundu osoan. Gaztetxeak mundua eraldatzeko tresna dira, antolatzen, bizitzen, borrokatzen ikasteko guneak. Mundu madarikatu hau aldatu behar dugu, buelta eman behar diogu egoera honi, eta bide horretan, gaztetxeak funtzio berezi bat betetzen dute.
Gune okupatuek jabego pribatuak eragiten dituen desberdintasunak azaleratzen dituzte eta errotik borrokatzen dituzte. Espekulazioa helburu duen jabego pribatua herriarentzat berreskuratzen dugu hain zuzen ere. Sistema honentzat sakratua den jabego pribatua.
Gora gaztetxeak! Gora Okupazioa! Gora iraultza!
0 Comments:
Post a Comment