Abadiñoko san blas jaietako txosnaguneko kontzertuak

2011/01/16

Hemen dauzkazue Abadiñoko San blas jaietan txosnagunean arituko diren musika taldeak. Otsailaren 3an (osteguna) San blas eguna izanik ez da kontzerturik izango. Ostiralean ordea, 23:00etan hasita durangaldeko 3 musika talde arituko dira taulagainean. Disorders zaldibartarrak beraien bigarren diska aurkezten, Zain berriztarrak beraien lehenengo diska aurkezten eta Edan erromeriaren itzulera kontzertua. Larunbatean ordea, Etxarritik etorritako tximeleta plaza taldearekin dantzatzeko aukera izango dugu.

0 Comments: