Durangaldeko gazte mugimenduaren II. topaketak

2010/11/14



Aurreko asteburuan durangaldeko gazte mugimenduaren II. topaketak burutu ziren Atxondon. Hitzaldiak. jolasak, eztabaidak, tailerrak, kontzertuak etabar luze bat izan zituzten bertara hurbildutako gazteek. Euskara, aisialdia eta sorkuntza izan ziren topaketa hauetako gai nagusiak eta hauek dira eztabaiden ondorioz ateratako ondorioak:

Aisialdian etorkizun baterako proiektua jarri da martxan. Eskualde guztiak elkarlanean eta batera aurrera eramango duen proiektua. Esperientzia ezberdinak trukatu ostean, bakoitzak beretik, zerbait komuna sortzeko beharra agerian geratu da eta behar horri erantzutera joango gara.

Sorkuntzan blog bat sortu da eta edozein arlotako sortzaileek beren lekua blog horretan edukiko dute. Argazki erakusketa, bertso sorta, ipuin edo poema, norbere taldearen azken kanta… Denontzako lekua egongo da bertan.

Euskararen inguruan hausnartzea ere lortu da; behintzat kontzientziari buelta batzuk ematea. Argi dago euskaren biziraupena gure esku ere badagoela eta beraz asko daukagula arloan bai esateko eta baita eragiteko ere.

0 Comments: