Mendiolako jaiak 2010

2010/06/24

Uztailaren 9an hasi eta uztailaren 11ra bitarte Mendiola auzoko jaiak dauzkagu Abadiñon. Pasadan urtean lehenengo aldiz Abadiñoko gazte asanbladakook Mendiolako jaien prestaketetan lagundu genuen eta jendearen erantzun ona ikusirik aurten ere horretan gabiltza burubelarri.
Aurten ere, frontoi guztia eztaliko duen karpa bat jarriko da, ondoan jai batzordeko barra eta barruan gazte asanbladako txosna joango direlarik. Hortaz, pasa gaztetxetik eta hartu zure txanda.
JAIAK HERRITIK HERRIARENTZAT!!!

0 Comments: