ABADIÑOKO JAIAK 2010 !!!

2010/05/02

Maiatzaren 14an herriko jaiei hasiera emateko, probalekuan Porrotxen ikuskizuna amaitzean Abadiñoko gaztetxean Mireia durangarraren eskutik umeentzako ipuin kontalaria izango dugu.

Gauean bertsioak izango ditugu gaztetxean. Durangaldeko delirium tren ez taldeak, delirium tremens talde mitikoari tributoa eskiniko dio. Abadiñoko Eskupitajo taldeak 80. hamarkadako punk bertsioak abestuko ditu bi ordu luzez. Gipuzkoatik etorritako 3gabe2 taldeak aldiz, erromeria alaia eskainiko digu euskal herrian ezagunak diren abestiekin.

Igandean, 18:00etan hasita zurrunga antzerki taldearen eskutik karakolaren gaua antzezlana ikusteko aukera izango dugu.

Abadiñoko jai batzordeak egitarau bikaina kaleratu du aurtengo jaietarako. Hona hemen antolatutako kontzertu eta ikuskizun garrantzitsuenak.

0 Comments: