Traña matienako jaiak

2010/04/20

Gero eta gutxiago falta da traña - matienako jaiei hasiera emateko. Apirilaren 27an donien atxaren igoerarekin batera hasiko dira jaiak, maiatzaren 9rarte luzatuko direlarik.

Maiatzaren 8an traña matienako jai batzordeak beste musika talde ospetsu batzuk bertsionatuko dituen kontzertuak antolatu ditu.

Aurten ere txosnak eta tabernak elkarrekin egitaraua kaleratu dugu. Besteak beste bazkari herrikoia, parrillada eta poteoa antolatu dugu jaietako bigarren astebururako.

Maiatzaren 8an txosnak eta tabernak antolatutako bazkari herrikoia izango dugu. Bazkaria 200 lagunentzat mugatua izango da, beraz lehen bait lehen traña matienako ohiko lekuetan erosi txartelak.

0 Comments: