Martxoaren 20an denok Zornotzara!!!

2010/03/10

Hamaika dira durangaldeko eta lemoako gazte asanblada eta gaztetxeak elkartzeko arrazoi eta aldarrikapenak, baina borroka bakarra da! Eraldaketa bat nahi dugu eta alternatibak eskaintzeko elkarlanean gabiltza urte osoan zehar.
Gazte asanbladak, bihotza direla esan dugu behin eta berriz, horregaitik, beharrezkoa dute gorputza nahitaez, hau da, Gaztetxea.
Baina errealitatea bat eta bakarra da: gazteok narrutan gaude, kale gorrian! Eguneroko ogia dira gazteon antolakuntza eta lanean jartzen dituztez oztopoak, desalojoak, kontrolak… eta ez gara isilduko! Ez gaituzte isilduko!
Partida ez da bakatu, herri bakoitzean gaztetxe bat izan arte!
Gaztetxeak zertarako?
Aisialdi alternatibo baten sinisten dugulako.
Gazteok, guk, sortu nahi dugulako.
Autogestioan oinarri eremu askeak eraiki nahi ditugulako.
Udalaren eskaintzak betetzen ez gaituelako.
Hori dela eta, Martxoaren 20an, Zornotzan antolatu dugun jaialdira parte hartzeko gonbidapena egiten dizuegu. Denon artean grisa koloreztatzea lortuko dugulako! Denok beharrezkoak garelako!!
Hona hemen, egun horretan aurrera eramango dugun egitaraua. Animatu eta parte hartu!
12:00 Ume jolasak + Mahai inguruak
Ostean… triki-poteoa!!
14:30 Bazkaria
Ostean… karaokea!
18:00 Kalejira
19:00 Korto emanaldia + Ekitaldia
21:00 Kontzertuak

0 Comments: