2009/09/03
Asteazkenean, irailak 2, ADIFeko ordezkariek desjabetze aktak sinatu zituzten Abadiñoko udaletxean. Lurrak galdu behar zituzten lurjabeetatik bakarrak sinatu zuen udaletxean bertan, eta besteek Bilbon sinatu zituzten lehenago, ADIFek eurekin ezkutuan negoziatu eta gero. Jose Luis Navarro Abadiñoko alkateak ere ez zuen batere garbi jokatu, batzuetan ezetz eta beste batzuetan baietz esaten baitzuen, eta azkenean sinatu egin zituen aktak. Navarro Abadiñoko Independenteak taldekoa da eta alderdi txiki horrek ere ez du batere argi jokatzen AHTren kontuan. Oposizioan zeudenean proiektuaren aurka omen zeuden, baina alkatetza eskuratu zutenetik anbiguetate handiz jokatu dute, alkateak batez ere, eta azkenean ADIFen aurrean burua makurtu du.
Horretaz gain, esan beharra dago Abadiñon jendea protesta egiteko elkartu zela, eta polizia autonomikoaren hiru furgoneta egon zirela. Jendeak inolako pankartarik atera aurretik, poliziek sei pertsona identifikatu zituzten (eurek nahi izan zituztenak, “porque lo digo yo” polizia batek esandakoaren arabera).
0 Comments:
Post a Comment