Maiatzak 23 KUADRILLA EGUNA Abadiñon!

2009/05/07


Hau da Abadiñoko kuadrilla ezberdinei kuadrilla egunari begira banatuko zaien eskuorria eta hona hemen idatzia.
Ieup abadiñarrok! Aurten Abadiñoko San Trokaz jaietan Abadiñoko gazte asanbladak kuadrila eguna egitea pentsatu dau. Egun hori maiatzaren 23-a izango da, zapatua. Horretarako tortilla txapelketa bat antolatu dogu, gazte asanbladak mahaiak, aulkiak, ardoa, sagardoa eta likoreak jarriko ditu, gainerakoa bakoitzak ekarri beharko dau. Gazte zein helduei egun honetan parte hartzera animatzen zaituztegu! Denok parte hartuz gero egun borobila izango dugu eta!

KUADRILLA EGUNEKO EGITARAUA:
12:30 Tortilla txapelketa (bitartean graffitia)
14:30 Tortillak aurkezteko ordua
17:00 Poteoaren hasiera eta ondoren punk bertsioak egiten dituen Orkresta taldea
22:30 Herriko musika talde ezberdinek bertsioak egingo dituzte

0 Comments: