Bertso saioa antolatu dugu Traña-Matienan!!!

2007/12/17

Ekimenak Abadiñoko auzoetara zabaltzeko beste saiakera bat egin dugu gazte asanbladatik. Ez dakigu zer nolako erantzuna izango duen guk antolatutako bertso saio batek traña-matiena auzoan, baña ahalik eta propaganda txukunena egiten saiatuko gara. Gaztetxetik kanpo gauzak antolatzea zail xamar egiten zaigu, eta bertso saio hau ahalik eta serioen egitea saiatu gara. Kartel serioa, bertso saio serioa... Bertara gerturatzera animatzen zaituztegu, bai matienako auzokideei baita beste lekuetako edozeini ere. Beraz, oraingoan egin dezagun topa traña-matienako errota kultur etxean. Bestalde, argazki kamarekin arazoak izaten jarraitzen dugu, eta momentuz ezin izango dugu argazkirik jarri.

2 Comments:

Anónimo said...

aupa ba!!!
pozten naz gaztetxetik kanpora zoze hasi zaielako eitxen. ta gañea matixena aldea, ez siñistekue modukue da.
bueno ba segi horrela

ta gora abañoko auzuniek!!!

Anónimo said...

Gora muntza. Gaztaña erreak aurrera!!!