GAZTETXEKO 9. URTEURRENA, ESPEKTAKULARRA!!!

2007/10/29

Ondo hasi genuen asteburua, Jende andana bildu zen gaztetxeko inguruetan bertan egon ziren umeen, nesken eta mutillen dantzak ikusi asmoz.

Gerturatutako guztientzako pintxoak egon ziren. Ondoren asteburuari hasiera emateko txupinazoa egon zen ere.

Gabean Abadiñoko 2musika talderen kontzertuak egon ziren. Kontzertuak bukatu eta gaztetxea segidan itxi genuen, hurrengo eguna gogor etorriko zen eta...

9. bizikleta martxa burutu genuen goizean goiz. Abadiñoko auzo ezberdinetatik pasatu zen martxa, astolatik, matienatik, lebariotik, gaztelutik, muntzaratzetik eta zelaietatik.

160 lagun inguru batu ginen bazkarian. Kuadro baten zozketa ere burutu genuen bertan.

Bazkal ondoren, betiko lez famili-argazkia atera genuen.

Giro ezin hobea sortu zuten Anje Duhalde, Igor elortza eta Eñaut Uruburuk. Momentu unkigarriak ere izan genituen, batez ere azken abestian. ETXEAN NAHI DITUGU!!!

Asterix, Obelix, eta Panoramix-en eskutik Gaztetxea 9urteetan gogor mantentzeko sekretua plazaratu zuten, edabe magikoa hain zuzen. Guztiek edabe hori daztatzeko aukera izan zuten, beraz beste 9urtetarako indarrak soberan ditugu! Honekin batera DJa ere izan zen.

Gazte Asanbladaren AHTaren aurkako kanpainari jarraiera emanez, kalejira burutu genuen Zelaietako kaleetatik. Beranduago Abadiñoko 4musika taldek eskaini zuten beraien kontzertua giro paregabea sortu zutelarik.

Urteurreneko ospakizunekin bukatzeko, igandean antzerkia egon zen. Bertara adin guztietako 60bat lagun etorri ziren. Bukatzeko, txokolatea egon zen, su artifizialak eta ohikoa den legez, traka finala.

0 Comments: