Abadiño eta Olaztiko Gaztetxeen arteko anai-arrebakidetzen data zehaztuta dago.

2007/10/10

Pasa dira hillabete batzuk Abadiño eta Olaztiko Gaztetxeen anai-arrebakidetzen lehenengo topaketa burutu genuela Olaztin. Azkenean, buruko min asko eman ondoren, zehaztua dago bueltako topaketako data noiz egingo den, Azaroak 1,2,3 eta 4ean hain zuzen. Oraingoan Abadiñon izango delarik. Bertan herria erakutsi, kontzertuak, goitiberak, jolasak... Denetik egiteko aukera egongo da. Egitaraua laister jarriko dugu.

1 Comment:

abadiñoko gaztetxea said...

Beno, arazo batzuk direla medio, Olaztiko Gazte Asanbladakoek hor asteburuan ez etortzea erabaki dute. Beraz data atzeratuko da eta ez dakigu noizko. Orain beste asteburu bat bilatu behar dugu, non jairik ez dagoen, edota azterketak ez dauden. Jarraituko dugu gai honetaz informatzen. Mezua aprobetzatuz, Euskal Herriko edozein Gaztetxe nahiz Gazte Asanbladak gurekin batera zerbait antolatzea interesatzen baldin bazaio, beldur barik esan!